Nokia C2 01 - Haririk gabeko Bluetooth teknologia

background image

Haririk gabeko Bluetooth teknologia

Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan dauden

gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2,1 + EDR, eta ondorengo profil

hauek onartzen ditu: sarbide orokorra, eskulibrea, entzungailua, object push,

fitxategien transferentzia, telefono-sarea, serieko ataka, SIM sarbidea, object exchange

orokorra , audio banaketa aurreratua, urruneko audio eta bideo kontrola, eta audio eta

bideo banaketa orokorra . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko

operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak onartutako osagarri

homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu

gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,

bateriaren iraupena murrizten dute.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM moduan egonez gero, osagarri bateragarri bakarra,

autorako kita esate baterako, erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du deirik egin,

programatutako larrialdiko zenbakietara izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM modutik atera behar duzu lehendabizi.

Telefonoa blokeatuta badago, aurrena desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
Bluetooth konexioa ezartzea

1 Hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Konektagarrit.

>

Bluetootha

.

2 Hautatu

Nire telefonoaren iz.

eta idatzi zure telefonoarentzako izen bat.

3 Bluetootha aktibatzeko, aukeratu

Bluetootha

>

Piztuta

. ikurrak Bluetootha

aktibatuta dagoela adierazten du.

4 Telefonoa audio-osagarri batera konektatzeko, hautatu

Konekt. audio-osag.

eta

osagarria.

5 Telefonoa bere tartean dagoen Bluetooth gailu batekin parekatzeko, hautatu

Gailu

parekatuak

>

Gehitu gailu berr.

.

6 Joan aurkitutako gailu batera eta aukeratu

Gehitu

.

7 Idatzi pasakodea (gehienez 16 karaktere) telefonoan eta baimendu konexioa beste

Bluetooth gailuan.

Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera gehiago

daude. Ez onartu Bluetooth konexioa konfiantzazko iturrietatik ez baldin badator. Beste

aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke. Honek ez die telefonoaren

gainerako funtzioei eragiten.

30 Ezarpenak

background image

Ordenagailua Internetera konektatzea

Bluetooth teknologia erabil dezakezu zure ordenagailu bateragarria Internetera

konektatzeko. Telefonoak Internetera konektatzeko gai izan behar du (sareko

zerbitzua) eta zure ordenagailuak Bluetooth teknologia onartu behar du. Telefonoaren

sareko sargunera (NAP) konektatu eta telefonoa ordenagailuarekin parekatu ondoren,

telefonoak automatikoki Interneteko datu-pakete konexioa ezartzen du.