Nokia C2 01 - Profilak

background image

Profilak

Dei baten zain zaude baina ez duzu nahi gailuak soinua egitea? "Profilak" izenez

ezagutzen diren hainbat ezarpen-talde daude; horien bidez, gertaera eta ingurunearen

arabera dei-tonuak pertsonaliza daitezke.
Hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Profilak

.

Hautatu nahi duzun profila eta aukera hauetariko bat:
Aktibatu — Aktibatu profila.

Pertsonalizatu — Aldatu profilaren ezarpenak.

Kalkulatuta — Ezarri profila aktibo egon dadin denbora-epe zehatz batez. Profila

aktibo dagoen epea amaitutakoan, aurreko profila aktibo ezarriko da.
Aukera erabilgarriak desberdinak izan daitezke.

Abisua:

Hegaldi moduan ezin daiteke deirik egin edo jaso, larrialdi deiak barne, edo hari gabeko

sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Deiak egin ahal izateko,

lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero, telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar

da. Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu blokeatzeko kodea.
Telefonoa blokeatuta dagoen bitartean eta Hegaldi profilean larrialdi dei bat egin behar

izanez gero, zure telefonoko blokeatutako kode eremuan ezarrita dagoen larrialdi

zenbaki ofiziala sar dezakezu eta jarraian aukeratu “Deitu”. Telefonoak Hegaldi

profiletik ateratzen ari zarela baieztatuko dizu larrialdi dei bat egin ahal izateko.

28 Ezarpenak