Gailuaren software-eguneratzei buruz
Gailuaren software eguneratzeekin, funtzio berriak edo hobetutakoak lor ditzakezu
zure gailurako. Softwarea eguneratzen gailuaren funtzionamendua hobe dezakezu.
Datu pertsonalen babeskopia bat egitea gomendatzen da gailuaren software
eguneratzea egin baino lehen.
32 Laguntza gehiago bilatu
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Gailuaren softwarea eguneratu ondoren, baliteke erabiltzailearen gidako jarraibideak
eguneratuta ez izatea.