Memoria txartel bat sartzea
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD txartelak
bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak erabiltzen ditu memoria
txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz bateragarriak ez izatea.
Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean
gordetako datuak honda daitezke.
Tamaina hau baino txikiagoko microSD memoria-txartelak onartzen ditu gailuak: 16
GB.
Baliteke telefonoarekin batera memoria-txartel bateragarria etortzea eta telefonoan
sartuta egotea. Bestela, egin hurrengoa:
1 Ireki memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.
2 Sartu txartela memoria-txartelaren zirrikituan kontaktuak gora begira dituela eta
bultzatu bere tokian sartu arte.
3 Itxi memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.