Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak, bestelako ikurrak
edo zenbait hizkuntzen aukerak leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal
daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Gelditzen den karaktere kopurua eta bidalketarako behar den mezu kopurua erakusten
dira.
Mezuak bidaltzeko, mezularitza zentro zenbaki zuzena gailuan gordeta egon behar da.
Normalean, zenbaki hau lehenespen gisa ezarrita dago SIM txartelean.
Zenbakia eskuz zehazteko, jarraitu urrats hauek:
1 Hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Mezu-ezarpenak
>
Testu mezuak
>
Mezu
zentroak
.
2 Sartu zerbitzu-hornitzaileak emandako izena eta zenbakia.