Nokia C2 01 - Sartzeko kodeak

background image

Sartzeko kodeak

Segurtasun-kodeak gailua baimendu gabeko erabileratik babesten du. Aurrez

ezarritako kodea 12345 da. Kodea sor eta alda dezakezu, eta gailua kodea eska dezan

ezar dezakezu. Gorde kodea ezkutuan eta leku seguru batean, zure gailutik aparte.

Kodea ahazten bazaizu eta gailua blokeatuta badago, gailuak laguntza-zerbitzura

eraman beharko duzu eta horrek gastu gehigarriak izan ditzake. Kostu gehigarriak

aplika daitezke, eta baliteke gailuko datu pertsonal guztiak ezabatzea. Informazio

gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Nokia Care gune batekin edo zure gailuaren

banatzailearekin.
SIM txartelarekin datorren SIM kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen

laguntzen du. SIM txartel batzuekin datorren PIN2 kodea zerbitzu jakin batzuetara

12 Oinarrizko erabilera

background image

sartzeko erabiltzen da. PIN edo PIN2 kodea oker idazten baduzu hiru aldiz jarraian, PUK

edo PUK2 kodea eskatuko zaizu. Kode horiek ez badituzu, jarri zerbitzu-

hornitzailearekin harremanetan.
PIN modulua zure SIM txartelaren segurtasun moduluaren informazioan sartzeko

beharrezkoa izango da. PIN sinadura beharrezkoa izan daiteke sinadura digitala

gauzatzeko. Blokeatze pasahitza beharrezkoa da deien blokeatze zerbitzua erabiltzeko.
Gailuak sarbide kodeak eta segurtasun-baldintzak nola erabiltzen dituen ezartzeko,

hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Segurtasuna

.