Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina izan
dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan, abiaduraren
kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren
fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu. Behar bezala instalatu edo erabili ezean,
arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek
behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak
edo osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo osagarriak
airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren
funtzionamendurako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.