Larrialdi deiak
Larrialdi-deiak egin
1
Ziurtatu gailua piztuta dagoela.
2
Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko dituzu:
•
Sartu SIM txartela.
•
Kendu gailuan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea, markatze finkoa edo erabiltzaile-
talde itxia.
•
Ziurtatu zure gailua ez dagoela lineaz kanpoko edo hegaldi profilean.
3
Pantaila ezabatzeko, sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste.
4
Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
5
Sakatu deitzeko tekla.
6
Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.
Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko
deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez da
uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.